ESKOLA KOMUNITATEA

Familia-eskolak Waldorf eskolen ezaugarrietako bat dira, besteak beste, Waldorf eskola batek egoki funtzionatzeko ezinbestekoa delako gurasoek aktiboki parte hartzea. Izan ere, eskola sendotu egiten da haurren hezkuntza eta garapenaren ardura etxeak eta eskolak partekatzen dutenean.

Bai gizartean eta bai eskolako familien artean premia egoten da hezkuntzaren inguruko gaiak jorratu eta Waldorf pedagogiaren filosofia eta irizpideak hobeto ezagutzeko, bai eta ikasleek nola ikasten duten jakiteko ere. Horregatik, guraso-talde batek “Familia Eskola” deitzen dioguna sortu zuen, seme-alaben heziketan lagunduko duten hitzaldi eta solasaldiak antolatzeko, zeregin funtsezko horretan bat egiten dugu eta bai eskolak eta bai familiak.

IRAKASLEAK

Waldorf irakasleek bizipenezko ikaskuntza eskaintzen diete neska-mutikoei izaera zientifikoko gaietan, hala nola, hizkuntza, historia, matematika, fisika eta kimika, biologia eta geografia eta abarretan. Eta horrekin batera, ahalegin berezia egiten dute haurren sormenaren eta adierazpen artistikoaren garapenean. Jakina, horretarako, irakasleek beraiek ere landu behar izaten dituzte alderdi horiek.

Laburbilduta esan daiteke Waldorf eskoletako irakasleen helburu nagusietako bat haurrengan ikasteko gogoa piztea izaten dela.

Hori horrela izanda, argi dago gurean ez dutela inolako zentzurik ez proba lehiakorrek, ez azterketek eta ezta ikaskuntza bultzatzeko sariek ere, barrutik sortzen den motibazioa piztea baita kontua, eta azken finean bizitza osoan zehar poztasunez ikasteko gaitasuna eta gogoa garatzea. Horregatik, irakaslea bera ere bizitza osoan saiatuko da gaitasun hori garatzen..

JANGELA ETA GARRAIOA

Eskolak autobus-zerbitzua eskaintzen du Gasteiztik Trokonizera eta alderantziz, neska-mutikoen eguneroko joan-etorriak errazteko. Horrekin batera, ikasleek eskolan bazkaltzeko aukera dute; baina, oraindik ez daukagu jangela-zerbitzurik eta ikasleek eurek ekarri behar izaten dute beren bazkaria etxetik termo beroetan.

Eskolak zaintzaileak jartzen ditu eguerdiko tarte horretan neska-mutikoez arduratzeko.

Ir arriba