WALDORF STEINER PEDAGOGIARI
BURUZKO PRESTAKUNTZA
Azken deialdia
2021-2024
Geroa Waldorf Eskolan Waldorf-Steiner Pedagogiari buruzko prestakuntza eskaintzen dugu.
2021eko irailean hasi zen Waldorf-Steiner Pedagogian prestatzeko 3 urteko promozio berria. Jakin ezazue hiru urte hauetan posible izango duzuela edozein momentutan sartzea, elkarrizketa bat izan ondoren.
Prestakuntzaren bidez, pedagogia honetan sakontzeko aukera eskaintzen dugu, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko etapak jorratzearen bidez. Alderdi metodologikoak zein didaktikoak uztartzen ditugu, baina baita partaide guztien barruko garapena ere.
Pedagogia honen oinarri den Antroposofiaren ezagutzan nahiz alderdi didaktiko eta metodologikoan eskarmentu handia duten irakasleek esku hartzen dute bertan.
Asteburu bakoitzean gai nagusi bat jorratzen da, antolamendu-egitura bati jarraituz:
– Gaia jorratuko duen adituaren hiru hitzaldi eta bi saio.
– Garapen pertsonalera bideratutako atal artistiko bat (pintura, eskultura, euritmia, musika, eskulanak…).
– Talde-ikasketara bideratutako bi saio. Partaideak taldeka banatzen dira, aditu baten gidaritzapean testu antroposofikoak jorratzeko, nagusiki Rudolf Steinerrenak.
Prestakuntza hau ezinbestekoa izaten da Waldorf-Steiner eskola batean lan egin nahi dutenentzat, baina beste batzuentzat ere izan daiteke aproposa, esate baterako, beren buruaren garapenean sakondu edota pedagogia honen muina ezagutu nahi duenarentzat.
Esatekoa da, halaber, eskola honetan edo munduko beste Waldorf Steiner eskola batean (Espainia, Europa, Amerika…) praktikak egiteko aukera ere eskaintzen dugula.